XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12 Eukaristian Jesus hartzen dugu janari. Hau adierazi nahi diegu zuen seme-alabei

Jesus dela gure indarra, une guztietan laguntzen digun sendotasuna, gure bizitzako edozein aldartetan, ez akitzen laguntzen digun janaria.

Jaunartzen dugu, ontasunean, maitasunean, pake zaletasunean hazten jarraitzeko eta egunetik egunera Jesusen adiskideago izateko.

Haren inguruan egoteko eta hari adiskidetasuna agertzen saiatzen diren lagunak izateko.

Ez dute jaunartzen onak bakarrik, baizik Jesusen adiskide guztiek dute jaunartzen.

Egunetik egunera hobeak izaten saiatzen bait gara, Haren antz gehiagokoak izaten.

Hau irakurri diegu. Jesusek bere apostoluei erakutsi zien otoitza
Gure Aita, zeruetan zarena:
santu izan bedi zure izena,
.